Esaera zahar honek, egun zentzua galtzen duen arren, bitxia eta aipagarria iruditu zait.
Antzina, gure attitta-amamen garaian, dakizuenez, baratzako fruitu eta barazkiez elikatzen ziren gehienbat. Uda-udazkena izaten da uzta biltzen den garaia, udazkena gehienbat, hori dela eta, Apirilerako bildutako uzta amaitu xamarturik izaten zen. aldiz, uzta aldatzeko garaia, martxoa, apirila, maiatza izaten da. Horregatik, esaten zuten behar ez den hilabetea dela, aurreko uztan jasoak amaiturik zeudelako, eta urteko bertako elikagaiak oraindik aldatu berriak.
Ez zuten etxeko baratzako elikagairik izaten, dena erosirikoa. Diruz justu xamar zebiltzan familientzat, edo-ta dirurik ez zutenezntzat hilabeterik txarrena hain zuzen ere.