- Ekosistemetan modu integratuan lan egitea.
- Lurren emankortasuna mantentzea eta hobetzea.
- Hondakin kimikorik gabeko elikagaiak ekoiztea.
- Ahalik eta baliabide berriztagarri gehien eta tokian tokiko baliabide
gehien erabiltzea.
- Sistemaren eta haren ingurunearen dibertsitate genetikoa mantentzea.
- Nekazaritzako teknikek eragiten dezaketen kutsadura saihestea.
- Nekazariek beren lana modu osasuntsuan egin ahal izan dezatela
ahalbidetzea.
Nekazaritza mota honen oinarrian lurraren emankortasuna mantentzea dago; horretarako, konposta edo beste gai batzuk gehitzen zaizkio lur horri.
Horrez gain, besteak beste honako teknika hauek erabiltzen dira: labore-txandaketa, lurzorua lastoarekin edo belar ebakiarekin estaltzea, lekadunak ereitea eta lurrari arroken hautsa gehitzea.
Europar Batasunean, gaur egun, ekologiko, biologiko edo organiko identifikazioa jaso nahi duten nekazaritzako produktuek 2092/91 Erregelamendua bete behar dute.
Landaketa motak
Landaketa mota erabilienetako bat baratze-maldak edo zapaldak dira,oso praktikoa delako.
Zein landaketa mota erabili erabakitzeko honako hauek hartu behar
dira aintzat:
- Landaketa bakoitza zelan egokitzen zaion inguruneari
- Landaketa bakoitzak zein erresistentzia/tolerantzia daukan izurriteen
aurrean eta landaketa bakoitzaren errentagarritasun ekonomikoa.
Ahal den neurrian behintzat, dibertsitate biologikoa gorde behar da: barietate ezberdinak txandakatu edo nahastu behar dira.
Nekazariek ohiko landaketaren bidez lortutako haziak erabil ditzakete;izan ere, oso zaila irizpide ekologikoekin ekoitzitako haziak aurkitzea.
Izurriteen eta gaixotasunen kontrola
Landaketa ekologikoak metodo prebentiboak izan behar ditu oinarri-oinarrian: landareak ondo gara daitezela sustatuko du, eta, beraz, landareok izurrite eta gaixotasunen aurrean duten erresistentzia naturala ere indartuko du.
Espezie autoktonoak erabili eta landareak egoki ongarrituz gero, landareok erresistenteagoak izatea lortzen da.
Espezie bakarra landatzea saihestu behar da: espezieak dibertsifikatzen badira, izurriteak agertzea zailduko da. Horretarako, landaketak egoki txandakatu behar dira, eta landareak elkartuz gero, elkartze horiek ahalik
eta egokienak izan behar dute.
Ongarritu, berriz, modu orekatuan ongarritu behar da, landare sendoak lortzeko, eta eskualde bakoitzari egokitutako landare espezieak erabili behar dira.
Komeni da landare osagarri autoktonoak ere bultzatzea. Hori lortze-ko, heskaiak erabil daitezke edo erabilgarriak izan daitezkeen intsektuak askatu (parasitoak eta/edo harrapariak), esaterako, Aphidius colemani (landare-zorrien harraparia).
Ongarritzea
Nekazaritza ekologikoaren oinarrietako bat nekazaritza mota horretarako erabiliko den lurra ongarritzea da. Ongarria oso praktikoa da nekazariak berak ekoitzitakoa bada: ekoitzitako konposta da ongarritzeko gehien erabiltzen de metodoetako bat.

eta lurrean dauden mikroorganismoak gara daitezela ahalbidetu behar da».
Ongarritzearen funtsa gai organikoa da. Edozelan ere, beste sistema hau ere erabil daiteke ongarritzeko:
landare bat landatu eta lurperatzea, alegia, usteltzen denean ongarri bihur dadin.
Horretarako batez ere lekadunak erabiltzen dira. Izan ere, lekadunek bereziki laguntzen dute lurra nitrogenoz aberasten, haien sustraietan bizi diren bakterioei esker. Atmosferan dagoen nitrogenoa finkatzen dute, eta landarea lurperatzen denean nitrogeno hori lurrera igarotzen da ongarri moduan.
Usterik zabalduena beste bat bada ere, lurra estalita mantentzeak lur
hori kontserbatzen laguntzen du: ura eta elikagaiak hobeto aprobetxatzen
dira. Horretarako, estalki begetal biziak, mulchinga, etab. erabiliko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario