Baratza mudua baserri mundutik ateratzen ari dela jakinekoa da. Duela gutxi arte gure arbasoen zerbait edo baserritasen lan moduan ikusten genuena, uste baino gehiago gerturatu zaigu, egungo haurren ingurura. Ikastetxe zein ikastola askotan baratzaren garrantzia handitzen ari da, eta zenbait ordu eskaintzen zaizkio haurrak baratza zer den jakiteari. Nahi eta haur gutxik izan, etxean baratza ezagutzearen zortea, ikastolan ikusten dute, nondik datozen gure hainbat jaki, nola hazten diren, nola zaindu behar dituzten, zer duten elikagai...
Modu horretan, nekazaritza, gure inguruan betidanik hain garrantzitsua izan den arlo bat, ezagutzea eta nork daki, behar bada zenbait etxeetan ere zerbait egitera animatzea lor genezake!
Ez al da beharrezkoa jaten dugunaren nondik norakoak ezagutzea? Zer da guk jaten duguna?
No hay comentarios:
Publicar un comentario